lunes, 9 de mayo de 2016

Te doy mis ojos- Pelikularen fitxa

TE DOY MIS OJOS


1.Filmaren laburpena:
Pilar bere etxetik ihes egiten du bere senarraren, Antonioren aldetik, tratu txarrak jasaten ari delako.
Bere ahizpa Anaren etxera doa bere semarekin, Juan. Guia turistiko bezala lan bat ematen diote Toledoko eliza batean.
Antonio psikologora doa bere amorru bultzadak kontrolatzen ikasteko. Gure protagonistari kontatzen dioenean, Pilar bigarren aukera bat ematea erabakitzen du eta etxera bueltatzen da.
Momentu honetan “Eztiko ilargia”ren fasea hasten da, Antonio bikain portatzen da eta asko errespetatzen du Pilar. Dena ondo doan ahal dela pentsatzen du eta derrigorrean ikasten du Antoniok ez duela aldatuko, “Eztiko ilargia” amaitzen delako Antonio Pilar ez dela berriro joangoko ziurtasuna daukanean.
Bere ametsetako lanera aurkezteko aukera galtzen du bere erruz, arropa kentzen dio eta balkoira ateratzen du. Bere ustez Pilar bakarrik lan egin nahi du besteak bere gorputza ikusteko, horregatik, hau egiten du eta Pilar asko beldurtzen denez, txiza egiten da eta ez da laneko frogara joaten.
Momentu honetan Pilar argi ikusten du Antonioren aldetik joan behar dela.
Azkenean Antonio behin betiko uzten du eta bere ahizparen etxera bueltatzen da bere semearekin. Zorionez Pilarren istorioa ondo bukatzen da, ez beste emakume batzuk bezala.


1.2 Analisia:
Zuzendariaren mezua oso argi dago. Filme honen bidez generoen maltratua plasmatu nahi du. Pilar emakume normal bat da, berari gertatzen zaiona emakume guztiei gertatu ahal zaie. Hasieran dena da polita eta zoriontsua baina denbora pasatu ahala senargaia maltratadore batean bilakatu ahal da. Antonioren tratu txarrak ez dira dauden txarrenak, psikologora joaten da eta Pilar maite duela esaten du, gertatzen dena berarentzat maitasuna boterea eta posesibitatea direla da.
Bere buruaz beste egiten saiatzen denean Pilar bere aldetik ez joateko bere dependentzia eta zerbait bere buruan ez dagoela ondo erakusten du.
Filme honetako pertsonaiak gure sozietatean gertatzen ari denaren ordezkariak dira. Adibidez Anaren senargaia erakusten du gizon guztiak ez direla matxista batzuk.
Antonioren hitzak “Aldatzen ari naiz”, ziurrenez gizonek haien emazteei esaten dietena da, eta haiek, maitatzen dituztenez sinesten egiten diete eta Pilarri gertatzen zaiona sufritu behar dute berriro.
Antonio bere emaztearekin eta Juanekin ordaintzen du bere familiakoek tratatzen duten forma, nahiz eta gero damutu, mina eginda dago.
Niri arreta deitu zidan gauza bat Antonioren laguntza taldea da, han zeuden gizon guztiak maltratadoreak ziren eta ez zirudien tratu txarrak ematen utziko zutela. Nire iritzia sendotu egin du, tratu txarrak ematen dituzten gizonek ez dira inoiz aldatuko.
Pelikula hau gai asko abordatzen dituela argi dago.



2.Gaur egunean izandako kasuak gure gizartean:

Orain tratu txarren 4 kasuz hitz egingo dut, biktimak gertaera hauek salatu zituzten. Berria Azaroaren 21koa da.

Lehenengo Kasua:
Belgranoko auzoan gertatu zen. 29 urteko gazte bat atxilotu zuten bere 25 urteko arrebak agresioa salatu eta gero.
Biktimaren kontaeran, erasotzailea mozkortuta zegoen eta suzko arma batekin mehatxatu zuen. Jo egin zuen eta amorruko eraso batean telebista jaurti zion, lesioak sortzen.
Gaztea atxilotu zuten, revólver bat kendu zioten eta justiziaren eskuetan jarri dute.

Bigarren Kasua:
Triangelu auzoan, 21 urteko gazte bat atxilotu zuten, minutu batzuk lehenago bere ex bikoteak salaketa bat jarri zuen. 20 urteko neskak, ukabil kolpez hartu zuelako, lesioak sufritzea salatu zuen.

Hirugarren Kasua:
Granadero Baigorrian, gizon bat legea apurtu eta bere ex bikotearen etxean sartu zen bera erasotzeko. Emakumea salatu zuen jo eta min egin ziola.
Gizona atxilotuta izan zen.

Laugarren Kasua:
Ayacuchon, 56 urteko gizon bat atxilotuta izan zen, bere ex emaztea salaketa bat jarri eta gero, heriotzez mehatxatu zuelako eta bere integritate fisikoz beldurtuta zegoenez.
Erasotzailea justiziaren menpe dago.




3.Kontu larri hau konpontzeko zer egin eta nola dagoen legea:


Nire ustez tratu txarren irtenbiderik eraginkorrena heriotza zigorrarekin da.
Txakurra hil eta gero errabia bukatzen da. Emazteari tratu txarrak emanez hiltzeko zoria daukatela jakinda, inork ez zuen hau egingo. Emakume batentzako oso gogorra izan behar da zure maltratatzailea solte dagoela eta edozer egin ahal dizula edozein momentuan jakitea.

Legea emakumeak babesten ditu puntu bateraino. Urruntzeko aginduak daude eta eskumuturreko batzuekin kontrolatzen dituzte erasotzailearen mugimenduak bai, baina zenbat kasu ikusten dira telebistan hau apurtzen duten gizonez eta bere ex bikotea hiltzen dutenak? Tratu txarrak jasotzen ari dituzula frogatzea zaila da kasu batzuetan, ez badituzte agresioak ikusten ez dute ezer egiten, eraso psikologikoak ez daude zigortuta.

Orain behintzat legea gehiago babesten ditu emakumeak, lehen zure senarra jotzen bazizun, egin ahal zenuen bakarra oso urrun ihes egitea zen. Legea nire ustez oso biguna da gizon hauekin.

Emakumeak laguntzeko laguntza taldeak edo emakumeen elkarteak daude baina hori ez zait legearekin zerikusia daukan zerbait iruditzen, eta gehienetan talde hauek laguntza ia osoa ematen dietenak dira. Legea ez duena egiten, bihotz oneko pertsonak egiten dute.

Gure kode penala erreforma asko behar ditu. Bizitzak suntsitzen dituzten pertsonak ez daukate inolako eskubiderik bizitzeko.

Legea gogorragoa izango balitz gizonak birritan pentsatuko zuten tratu txarrak ematearena. Emakume bat ez badu bere burua legeaz babestuta ikusten, ez du bere bikotea salatuko, bizitza galtzeko posibilitate asko dituela jakiten, agian pentsatzen du hobea dela tratu txarrak jasotzea hilda egon baino.

“2004ko Lege Integrala” emakumeen elkarteak aldarrikatzen duten agenteen (polizia, medikuak, epaileak…) koordinazioa hobetu beharra betetzen saiatzen da, baina ez dakit nik eraginkorra denik…


4. Pelikula/Gaiaren Iritzia:
Pelikula gustatu zait, tratu txarren gaia oso mamitsua delako eta ondo islatu duelako. Sozietatea nola dagoen erakusten du, bere pertsonaien bidez. Adibidez Pilarren ama.


Tratu txarren gaia asko haserretzen eta oso inpotente sentiarazten nau.
Gaur egun, emakumeak haien senarrez erailak izatea lotsagarria da. Emakume asko kalbario bat bizitzen dute haien bikoteengatik. Ezin dut ulertu zer bultzatzen dion gizon bati bere emaztea jotzera, bera baino hobera delaren froga da? Emakumeak ez dira jaio haien bikoteen esklaboak izateko, naiz eta kultura batzuetan ideiak horrela adierazita egon. Afrikako eta Asiako leku askotan gizon batek bere senidea gutxiagotzea gauzarik normalena da, baina ez naiz horretan sartuko eta leku zibilizatuez hitz egingo dut. Tratu txarrak matxismoaren erakustaldi basatiena da, eta emakumeek gizonak baino maila altuagoan gaudela frogatzen du. Noizbait ikusi da telebistan edo egunkarietan gizon bat tratu txarrak jaso dituela eta bere emazteak hil duela? Erantzuna ezetz da. Emakume baten buruan bere bikoteari tratu txarrak ematearen ideia ez da sartzen. Zibilizatuagoak eta azkarragoak dira naiz eta sozietatean gutxietsiak egon. Agian nire iritzia oso feminista da, baina ez dut ezer txarra ikusten horretan, azken finean feminismoa ez du inor hiltzen, matxismoa ez bezala.
Tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak guztiz hutseratuak daude, egun guztietan zipriztin bat direla eta haien bikotea barik ez direla ezer hainbeste esaten dizkietenez azkenean hori sinesten dute eta haien bikotea jotzea merezi dutela pentsatzen dute, telebistan entzun nuen emakume maltratatu baten hitzetan.
Emakume hauek tratu txar psikologikoak eta fisikoak jasan behar dituzte. Psikologikoak, tamalez, oso orokortuta daude eta jasaten duten emakumeen kopurua oso altua da. Arrazoia oso sinplea da, maltratu psikologikoak frogatzea oso zaila da eta legearen ikuspuntutik ez badizute jipoi bat ematen ez daude tratu txarrik. Gehienetan hitzak zaplazteko bat baino mingarriagoak dira.
Legea ez du emakume hauei behar duten babes guztia ematen, lehen azaldu dudan bezala. Telebistan ikusten baduzu salaketa ipini eta gero gizonak haien ex-ak hiltzen dituztela, beldurra izatea normala da. Agian aldaketa egoera txarrago batera eramaten zaitu.
Haurrak askotan egoera hauen biktimak dira. Aita ama nola jotzen duen ikusi behar dute eta amaren aurpegia jipoi bat jasan eta gero. Egoera hau jasaten bi gauza gertatu ahal dira: emaztea jotzea gauza normal bat bezala ikustea eta helduak direnean berdina egitea, edo amari aurpegia ateratzea eta haurra ere egurra jasotzea. Haurrek eredu onak behar dituzte eta giro hauek egon ahal diren eredurik txarrenetarikoa da. Gure lana egiten duten aparatuak asmatzeko oso eboluzionatuta gaude baina portaera hauekin argi dago pertsona batzuk homo erectus fasean jarraitzen dutela naiz eta mendeak pasatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario