viernes, 13 de noviembre de 2015

Bernart Etxepare eta Linguae Vasconum Primitiaeren eskema

Ahozko aurkezpen bat egiteko eskema hau oso erabilgarria da.


Jaio = Sarasketa, Nafarroa Beherea, 1480 inguruan
Heriotza = leku ezezaguna, 1560 inguruan
Euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea izan zen.
Apaiza, (mosen trataera).

Bizitza

Bizitza gehiena Garazin,
Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario izan
1512tik aurrerako gerrak eta istiluak bizi
1516an, Henrike II.a Nafarroakoak, Fernando II.a Aragoikoaren kontra, Donibane setiatu zuenean Etxepare han zegoen
Poema, Preso egon zen Bearnon Nafarroako erregearen mende.
Atxilotzearen arrazoiak ez daude argi: batzuek, gatazkan Gaztelako erregearen alde. Beste batzuek, arrazoi politikoak baino, moralak
Etxeparek ozenki aldarrikatu bere errugabetasuna
Gero, poema liburua idatzi zuenean, argitaratu zioten. Sasoi hartarako ez zen gutxi, euskarazko lehenbizikoa zela kontuan.



Bordelen plazaratu zen1545ean
Tituluan, hitzaurrean eta amaierako poemetan agerian Etxeparek lehen euskal idazlea dela.
«Euskararen hastapenak»
Oihenarten esanetan, bigarren argitarapen bat ere izan
Testuak 31 lerroko hitzaurrea
Kantuak ere, 15 (8/7) silabetako bertsokoak, behenafarreraz idatziak, euskalki hori herri xeheak erabiltzen zuen bezalaxe baliatuta.
Lau multzotan bilduta, gaiaren arabera: erlijiozko 2, amodiozko 10, autobiografiarako eta askatasuna goratzeko 1, eta euskara goresteko 2.
Askatasuna goraipatzen duen poema autobiografikoan, kontatzen du Bearnon, Nafarroako erregeari traizio egin izanaren salaketa faltsua jarri ziotelako.
Liburuak ez zabalkunde handia, ale bakarra heldu, Parisko Liburutegi Nazionalean gordeta
Metrikak latinezko Erdi Aroko poesian ditu erroak.
Hamabost kantuetatik lau izan ezik, guztiak zesurak erdibitutako zortzi eta zazpi silabako bi hemistikioz osatuak.
Amaierako kontrapasaren hasierak honela dio:
Heuscara ialgui adi campora
Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari eman dio
Behar duyen thornuya.
Heuscara
Ialgui adi plaçara
Berce gendec vste çuten
Ecin scriba çayteyen

Testu honen eredu bat: http://euskaraetaliteratura.blogspot.com.es/2011/01/linguae-vasconum-primitiae-ikusgai.html

Segurtasuna sarean, Hausnarketa


Dokumentala pixka beldurgarria da, sareak oso arriskutsuak izan daitezke.
Interneten sorrera baino lehen, pertsonak ez geneukan hainbeste informazio digitalizatua, zure lagunak zure helbidea zekiten pertsona bakarrak ziren, orain, zure helbidea mundu guztia jakin ahal du. Urrats faltsu bat sareetan zure amaiera izan ahal da.


Sareak erabiltzeko arriskuen jakitun izan behar zara, ezin duzu zure informazio guztia leku publiko batean jarri arazo handiak izan ahal dituzulako. Adibide on bat mutil bati gertatu zitzaiona da, pakete bat igo zuen sareetara, paketean bere helbidea zegoen. Gero oporretan zegoela argitaratu zuen. Bere kontua ikusten lapur batzuk paketearen helbidera joan ziren eta familia oporretan zegoenez dena lapurtu zieten eta ezin izan zuten ezertxo ere egin.


Sareak erabiltzen dituzten gehienak nerabeak dira, erraz engainatua ahal zaie eta problema handitan sartu ahal dira pertsona desegokiekin harremanetan egoten. Helduak ere erabiltzen dituzte, eta ziur aski ere engainatzen dituzte baina ez hain beste maiztasunarekin, nerabeak fidakorragoak direnez arrisku gehiago daukate baina heldu
fidakor bat arrisku bera dauka. Pertsona heldu bati txartelaren zenbakia lapurtu ahal diote edo beraien identitatea ordezkatu. Azkenean berdin dio pertsonaren adina, guztiak arriskuan gaude sareetan.


Beste kontu arriskutsu bat pedofiloak dira. Haien profilean nerabeen argazkiak ipintzen dituzte eta neskak engainatzen dituzte haiekin geratzeko edo argazkiak bidaltzeko eta gero xantaia egiten diete argazki gehiago bidaltzeko, bestela haien argazkiak publikatuko dituzten mehatxuarekin.


Gure aiten garaian ez zeuden problema hauek, baina internet bizitza erraztu digula ukaezina da.


Sare sozialen gauza guztiak ez dira txarrak, munduko gauza guztiak bezala gauza onak eta txarrak ditu. Gehienak onak dira baina txarrak direnak hain txarrak direnez gehiago direla ematen du.


Sareei esker zure lagunekin harremanetan egon ahal zara munduko parte guztietatik eta pertsona berri asko aurkitu ahal dituzu. Gertatzen dena da, agian lagun onak edo pertsona faltsu bat izan daitekeela zutaz zerbait nahi duena.

Sare sozialak ez dira txarrak buruarekin erabiltzen badituzu. Pertsonei ez zaie inporta non bizi zaren edo zein da zure mugikor zenbakia.