lunes, 9 de mayo de 2016

Mar adentro -Pelikularen fitxa

MAR ADENTRO

1.Laburpena eta Tesia

Ramon Sampedro eutanasia aldarrikatzen ari den tetraplegiko bat da. Epaiketetan ez diete arrazoia ematen, baina Julia, cadasil gaixotasuna daukan abokatua, bere kasuaz interesatzen da.
Ramon telebistan agertzen da, Rosa, kontserbera batean lan egiten duen emakumea, ikusten du eta Ramon bisitatzera joaten da bizitzeko gogoak emateko. Hasieran Ramon bisita hau oso txar hartzen du baina gero oso lagun onak egiten dira.
Bere anaia ez dago ados eutanasiaren kontuarekin, bere emaztea, Manuela, ez dago ados baina bere borondatea errespetatzen du.
Telebistako erreportajea egin eta gero jende asko hasten da Ramon bisitatzen, epaiketa berrietarako ondo etorriko zaiona.
Julia Ramoni bere bizitzaz galdetzen dio eta 19 urterekin munduari bira eman ziola kontatzen dio, bere Manuela bere bidaien argazkiak erakusten dizkio. Egunak pasatu ahala Ramon Juliari bere istripuaz hitz egiten dio, 1962eko abuztuaren 23an, bost lagunekin hondartzara joan zen, itsasora botatzean ez zen uraren nibelaz ohartu eta arroken kontra jo zuen. Neskalagun bat zeukala kontatzen dio baina istripua eta gero berarekin apurtu zuela, beste motatako bizitza merezi zuelako neska gisagoa.
Ramonek ikusten duen etorkizun bakarra heriotza da.
Bartzelonan epaiketa galdu ondoren, Aita Frantzisko tetraplegikoa dena, Ramonen etxera doa eta eztabaidatzen hasten dira.
Julia Ramonen poesiak irakurtzen ditu eta argitaratzeko modukoak direla pentsatzen du, Ramonen onarpenarekin, argitaletxera eramaten ditu eta liburu batean poesia guztiak sartzen dituzte “Gutunak Infernutik”.
Julia eta Ramon musukatzen dira, Julia infartu bat pairatu eta gero erabaki oso serio bat hartzen du, bere buruaz beste egingo du eta Ramon bere bizitzarekin amaitzen lagunduko dio bere poesia liburua argitaratzen den egunean.
Bere iloba Javier eta bere aita gurpil-aulki bat diseinatzen diote Galiziako epaiketara joateko.
Liburua argitaratzen da baina Julia damutzen da eta ez du Ramon laguntzen. Rosa, hasieran bizitzeko hainbeste gogo eman nahi ziona, bere buruaz beste egiteko laguntza eskaintzen dio.
Azkenean pertsona asko laguntzen diote zianuro potasiko eta ur nahaste bat ematen, ezin dute inor zigortu.
Eva, asoziazio bateko kidea, Ramon asko lagundu duena, Juliari Ramon idatzitako gutun bat eramaten dio baina Juliaren gaixotasuna oso aurreratuta dago eta ez da Ramon Sampedroz oroitzen.

TESIA:
Amenabar film honekin eutanasiaren kontua nola dagoen gure herrialdean islatu nahi izan du benetako kasu batean oinarritzen.
Askatasuna aldarrikatzen ari da.
Bere iritzia eutanasiari buruz argi geratzen da, eutanasia legezkoa izatearen alde dago.
Epaiketetan Ramon ez duela inolako askatasunik erakusten da, ez diote ezta hitz egiten uzten.
Ramonen istorioa kontatu behar zen istorio bat da eta Amenabarri esker ez da inoiz ahaztuko. Berak, kasu hau kontatzeko ideiatik hasten, bere iritzia gaiari buruz eman du 2 orduko film batean.
Bere filma eutanasiaren legalizazioari laguntzeko balioko zuela pentsatzen zuen, espainiar guztiak Ramonekin enpatizatu genuelako.
Amenabar aldarrikatzen dituen gauzen artean hiltzeko eskubidea, heriotza duinoa eta gure bizitzako kontrola izateko eskubidea dira.
Filmaren ideia orokorra adierazten dituzten esaldien artean hauek onenak direla uste dut:
“Bizitzea eskubide bat da, ez betebehar bat”
“Askatasuna ezeztatzen duen bizitza bat ez da bizitza”
“Benetan maite nauen pertsona hiltzen lagunduko didana izango da”
“Nor naiz ni bizi nahi dutenak epaitzeko?”

2. Zer da eutanasia? Bereiztu aktiboa eta pasiboa.
Eutanasia: grezieraz “eu" onesan nahi duena eta "thanatos” heriotza, “heriotza ona“ esan nahi du, gaixo baten heriotza bizkortzen duen akzioa da bere minez eta sufrimenduaz libratzeko.

Bi eutanasia mota daude
Eutanasia pasiboa: gaixo bati bere bizitza luzatzeko sendagaiak emateari uztea da.
Eutanasia aktiboa: akzio baten bidez gaixo baten bizitzari amaiera ematen zaionean da.

3. Kontatu 4 Kasu.

Andrea
Andrearen kasua 2015ko azaroan agertu zen, Galizian. Bere gurasoak heriotza eskatzen zuten bere alabarentzat, gaixotasun endekapenezko gaixotasun bat zeukana. Bere gorputza ezin zuela min gehiago jasan esaten zuten. Hasieran ospitalean uko egiten zuten neska bizirik mantentzen zuen makinatik deskonektatzeko gure herrialdean delitu bat delako. Galiziako Etikaren Komitearen abala zeukaten eta “Asociación Derecho a Morir Dignamente” (ADM)aren euskarria.
Ados ez zeuden unitate batzuk agertu ziren, Abokatu Kristauen Asoziazioa sinadurak bildu zituen prozedura hau amaitzeko. Azkenean 12 urteko neska Azaroaren 7an hil zen.

Carlos Gaviria
58 urteko gizon honi, gorputzaren erdia paralizatuta daukanari dignitatez hiltzea ukatu diote Medellinen Otsailaren 5ean. Infartu bat jasan du eta minak dauzka baina komitea esaten du ez dituela eutanasia eskatzeko baldintzak betetzen. Eutanasia eskatzen duen pertsona erakutsi behar du gaixotasun progresibo eta itzulezina daukala, pronostiko oso txarrarekin eta ez dena tratamendu batekin konpontzen.
Komitearen erabakia ez badu onartzen zainketa tratamendu bat egin behar du eta ez baditu benefizioak ikusten berriro eskatu ahal du eutanasia.

Holandako atsoa
70 urteko atso batek, itsu geratu zena, eutanasiaren menpe jarri zen Holandan 2013an.
Itsutasuna “min jasangaitz” bezala adierazitako lehenengo kasua da, eutanasia justifikatzeko. Osasuneko inspektoreak kontsideratzen zuten atsoari egindako eutanasia herrialdeko legeekin bat zetorrela.

Pedro Martínez
2011an Pedro eutanasiaren debatea Espainian berriro irekitzea lortu zuen. ELA gaixotasuna zeukan eta Andaluziako osasungintza errefusatu egin zuen bere kasua “egoera agoniakoan” ez zegoelako. DMDko medikuen lasaigarriei esker hil egin zen.
Osasungintza publikoa ematen zion aukera jaten uztea zen, eta dardarak hasten zirenean lasaigarriak emango zizkioten. DMDko presidentea hau krudelkeria bat dela pentsatzen du, Pedroren kasua terminala dela aldarrikatzen du.


4. Eutanasia gaur egun orokorrean

Eutanasia legezkoa da munduko oso leku gutxitan: Holandan, Belgikan, Suitzan, Luxenburgon, Kolonbian eta Kalifornian. Beste herrialde batzuetan, heriotza duinaren eskubidea edo lagundutako suizidioaren eskubidea daukate baina ez eutanasia.
Espainian zigortuta daude praktika hauek.

Gure Kode Penala hau esaten du bere 143 artikuluan:
1-Pertsona bat beste bati suizidiora induzitzen badio zigortuta izango da 4tik 8 urteko kartzela kondenara.
2 - 2-5 urteko kartzela pena egokituko zaio pertsona baten suizidiorako beharrezko ekintzetan laguntzen duenari
3 - 6-10 urteko penarekin zigortuta izango zen laguntza heriotza exekutatzerainoko puntura heltzen baldin izango zenari.
4 - Ekintza hauek egiten dituena gaixotasun serio bat, heriotzara eramango edo pairamen iraunkor eta zail jasaten direnak dituen pertsona bati eragiten badizkio, zigortuta izango da bat edo bi graduko pena txikiago batekin 2 eta 3 puntuetan adierazitakoekiko.
Espainian eutanasiaren alde dagoen Asoziazio bat dago, Derecho a Morir Dignamente (DMD). Asoziazio hau 4000 kide dauzka asoziazio autonomikoetan: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Katalunia, Euskadi, Galizia, Madrid, Navarra, Balentzia, federazio mundial baten barruan sartuta milioi bat baino gehiagoko herritarrekin.
Espainiako herritar gehienek DMDren alde daude, eta instituzioraino heltzeko bidean daude.
Eliza katolikoa eutanasiaren kontra dago, doktrina katolikoaren arabera bizitzako azken momentuetan gizakiak mina sentitu behar dugulako, kristau guztien gurutze pertsonala irudikatzen duelako, Kristoren Pasioa bezala, Jesus sufritu zuen eta gurutzearekin kargatu zuen gure bekatuak barkatuak izateko.
Modu berean, Eliza katolikoa gaixo terminalen mina arintzeko metodoekin desadostasunean dago, mina esanahi berezi bat daukalako Jainkoaren plan salbatzailean.


5. Iritzia
Mar adentro asko gustatu zaidan pelikula izan da. Sentimendu asko sortzen dizulako eta bizitza beste ikuspuntu batetik ikustea eragiten dizulako. BETI pelikuletan, serietan, liburuetan… pertsonaiak bizitzeko borrokatzen dira eta Ramon hiltzeko borrokatzea harrigarria iruditu zait, ez da ohikoa. Eta zerbait “ez ohikoa” izateagatik, Ramoni bere askatasuna kentzen diote, ez zaidana batere ondo iruditzen. Nor da estatua, medikuak edo inor beste pertsona bat bizitzera behartzeko?
Pelikula hau ikusi baino lehen eutanasiari buruz gauza batzuk nekien, baina orain gaiari buruz dakidan gauza guztiekin nire iritzia oso argi dago.
DMD asoziazioa egiten duen lana bikaina dela pentsatzen dut, gizakiak hiltzeko askatasunagatik borrokatzen dute.
Elizaren ikuspuntutik denak sufritu behar dugu eta konformatu behar gara Jainkoa horrela nahi duelako, iritzi hau irakurri ditudan ergelkeriarik handienetakoa da. Kantzerra daukan pertsona bat minez hil behar da, mina arintzen badiozulako ez zaudelako Jainkoaren nahiak betetzen ari. Jesus bere gurutzean hil arte sufritu zuen, horretxegatik gure bizitza mina eta sufrimendua izan behar da “zerura” joan arte, hau pentsatzen duten pertsonak existitzea surrealista iruditzen zait. Irakurri nuenean txantxetan egon behar zirela pentsatzen nuen, baina bibliako pasarte bat jarri zutenean hau benetan pentsatzen zutela argi geratu zitzaidan. Eliza beti dauka zerbait aurrerabide eta herritarren onurako gauzen kontra jartzeko, ez soilik eutanasia; abortua, sexu berdineko bikoteak, banaketak… Adibide ematen dutela pentsatzen dute baina gure sozietatearen lotsa dira, haiek dira haur inuzenteez abusatzen dutenak, ziur Jainkoa ez duela apaiz bat hori egitea txarto ikusten baina pertsona normal bat bere mina arintzea ezin duelako gehiago jasan pentsaezina da noski, zelako hipokrisia.

Eutanasia debekatuta egotea XXI.mendean ez zait normala iruditzen. Pertsona bat hiltzeko gogoak izateko egoerara iristeko bere bizitza oso gogorra izan behar da. Nire ustez urte batzuk barru eutanasia legezkoa izango da munduko leku askotan, Espainian ere.
Egia da batzuetan medikuak haien pronostikoetan erratzen direla eta egoera begetalean dagoen pertsona bat agian esnatzeko aukerak dauzkala baina eutanasia pertsona bera eskatzen badu hiltzeko eskubide osoa dauka. Eliza gure sozietatean efektu asko dauka zoritzarrez. Eliza eta Kode Zibila guztiz banatuta egongo baziren ziurrenez abortua, eutanasia eta hainbeste gauza legezkoak izango ziren.
Estatu laiko batean bizi arren, antzinako gauza asko aldatzea geratzen zaigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario