lunes, 9 de mayo de 2016

Txirigotak

Txirigota


Txirigota aratusteetan, inauterietan, elkartzen diren taldeak dira. Abestiak eta antzerkiaren arteko nahasketa egiten dute, umorea egiteko eta partaideek ondo pasatzeko helburu. Nagusiki kaleetatik abesten dena kopla umoretsuak herriari eskaintzen.


Txirigota taldeek abestu ohi dituzte kopla errezitatibo eta bakarrizketatuak. Forma musikal oso sinpleak dituzte pasodoble, rumba, sevillana, tangotxoa, seguidilla, jota... Doinu eta tradizio horietako batzuk Kanariar Uharteetatik datoz.


Hitzak asmatu eta musikarekin bateratu egiten dituzte. Hitzen gaiak anitzak izaten dira, gaurkotasunean zentratzen gehienetan, bai politika bai bihotz-aldizkarietako albisteak.


Munduko inauteri askotan lehiaketak egiten dituzte non taldeak lehiatzen diren hainbat sari irabazteko. Nagusiki 3 kontu baloratzen dira: jantziak edo aurkezpena, ahotsen kalitatea eta hitzen irudimena, umorea.


Txirigotaren helburu nagusia parte hartzaileek ondo pasatzea eta entzuleek barre egitea izaten da. Horretarako guztion erreferente diren kontuen kritika satiro-umoristikoak egin ohi dira.


Cádiz


Aratusteetako taldeen lehiaketa ofiziala, El concurso oficial de agrupaciones carnavalescas (COAC) gaztelaniaz, Falla Antzoki Handian ospatzen da, non txirigotak eszenatikoa partekatzen dute hiru taldekatze modalitateekin: inauterietako koroak, konpartsak eta aratuste laukoteak.


Txirigota taldeak 12 taldekidez osatuta egoten dira gehienez eta 7 partaidez gutxienez. Antzezterakoan gutxienez bi ahotsetan banatzen dira taldekideak.


Txirigota taldeetan gehien erabiltzen den ahotsa tenorea izan ohi da. Oro har, tenore bat izaten da melodia nagusiaren zama daramana. Ahots hau bigarren ahots baten laguntza izan ohi du ia beti, eta batzuetan hirugarren edo laugarren batena ere bai. Txirigotak musikalki bonbo, kaxoi, bi gitarra eta guiroekin lagunduta entzun ohi dira.


Txirigotek antzezten duten errepertorioa, lehiaketetan, aurkezpen batez osatzen da. Errepertorioak zerikusia dauka taldeak eramaten duen mozorroarekin, bi pasodoble (taldearen musika originalarekin), bi cuplet (musika originalarekin), lelo bat (abestuta cuplet bakoitzaren amaieran eta originalak ere) erlazionatuta egon behar dena taldearenarekin eta popurri bat (lauko txikietan banatua) umorezkoa eta txantxetakoa.


Txirigotan, konpartsen eta inauterietako koruen desberdintasunean, puntu gehienak ematen duena bi cupletak eta estribilloa dira.


Informazio iturriak:

https://es.wikipedia.org/wiki/Chirigota

No hay comentarios:

Publicar un comentario