miércoles, 29 de mayo de 2013

Georges Jean Méliès

Georges Jean Méliès   
             


Bere izen osoa Marie Georges Jean Méliès zen.
1861ko Abenduraren 8an jaio zen Parisen (Frantzian) eta 1937ko Urtarrilaren 21ean hil egin zen 76 urte zituela.

Haurra zenean Parisen bizi zen baina heldua egitean Londresera joan zen. Gero Parisera bueltatu zen eta Europako lehen zinema eraiki zuen Robert Houdin deitua.

Institut national des études territorial-esen ikasi zuen.

Georgesen zaletasuna magia zen eta bere emaztearekin aktuatzen zuen. 20 urtetan 500 film baino gehiago egin zituen. Noski gai nagusi magia zen. 1896an Parisen Europako lehen zinema ireki zuen, Robert Houdin zinema deitua.

miércoles, 1 de mayo de 2013

Iritzi artikulua. Internet irakaslerik onena?

IRITZI ARTIKULUA:

INTERNET IRAKASLERIK ONENA?

Nire ustez Internetek gauza asko irakasten dizkizu eta etxeko lanekin arazoak dituzunean Internet lagundu ahal dizu. Eta nire ustez, erosoagoa da irakasle bat etxean edukitzea baino.

Baina nik pentsatzen dut irakasleak baino irakasle hoberik ez dagoela. Beraiek ikasle guztiak kontrolatzen dituztelako eta Internet irakaslea balitz ikasleak ikasiko genuke nahi genuenean eta ziur aski %95.ek ez genuke ezer ikasiko eta pasatuko genuke denbora jolasetan eta denbora galtzen. Irakasleak eta eskolak ere onak dir,. Jolasten ez dugulako lanik aurkituko. Hau behintzat nire iritzia da zuek desberdin pentsatu ahal duzue noski.

Maria Tudor

MARIA TUDOR

-Bere haurtzaroa
-Bere familia
-Bere ezkontza urteak
-Haurduntza
-Bere gobernua
-Bere heriotza

BERE HAURTZAROA

Maria I. Ingalaterrakoa, Maria Tudor gisa ezaguna otsailaren 18an jaio zen Placentia gazteluan, Greenwichen, (Londres, 1516).
Maria laugarren dinastia Tudorra zen. Bere neba-ahizpen artean bizirik iraun zuen bakarra zen Henrike VIII. eta bere lehenengo emaztea, Katalina Aragoikoaren alaba zen. Neska gaixotia izan zen ikusmen arazoekin eta buruko minekin. Nahiz eta neska gaixotia izan, gauza askotarako oso goiztiarra izan zen. Oso heziketa ona izan zuen, bere amari esker Juan Luis Vives kontratatu zutelako Mariaren hezkuntzaz arduratzeko. Henrikek bere alaba Maria asko maite zuen baina seme mutil baten falta sumatzen zuen.

FAMILIA
Bere aita Henrike VIII. zen eta bere ama Catalina Aragoikoa. Catalina Isabel Gaztelakoa eta Fernando Aragoikoaren alaba zen. Horrek esan nahi du Maria Tudorren aiton-amonak Errege Katolikoak zirela.



BERE EZKONTZA URTEAK
37 urte zituenean bere ardura osoa jarri zuen senar bat bilatzean eta seme bat izatean, Isabel protestantea ez igotzeko tronura. Maria uko egin zion Eduardo Courtenay, Devonen dukeari. Garai hartan Felipe Espainiako printzearekin ezkondu nahi izan zuen. Felipe printzearekin geroago Felipe II. izango zenarekin, Carlos V. enperadorearen semearekin. Esaten da Maria, Felipe ikusi zuenetik Tizianoren irudi batean berarekin maitemindu zela. Lord Canciller Gardiner
eta Orokorren Ganbara aholkatzen zioten Mariari ingeles batekin ezkontzea herrialdea Espainiaren menpean egotearen beldurrez. Mariak ez zien kasurik egin eta azkenean Feliperekin ezkondu zen Winchesterren katedralean, Felipek 27 urte zituenean eta Mariak 37.

HAURDUNTZA
1554an Maria haurdun gelditu zen. Bakarrik izan zuen alaba bat Elizabeth. Nahiz saiatu eta saiatu, ez zen berriro haurdun geratu.

BERE GOBERNUA

Edward V. tuberkulosiagatik hil zen 1553. Edward-ek ez zuen nahi Henri VIII. ezta Maria tronura igotzea erlijio desberdina zeukatelako. Uztailaren 10a, 1553 Lady Jane Grey Ingalaterrako erregina bihurtu zen. Baina bere euskarriak laster ahuldu ziren eta bederatzi egun geroago tronutik egotzi zuten , Maria erregina bihurtzen. Gardiner erregina formala eta ofiziala izendatu zuen urriaren 1ean. 1553an.


BERE HERIOTZA
Maria ez zuen semerik izan, bakarrik izan zuen alaba bat Elizabeth. 1558. urteko azaroan 17an hil zen, St.Jamesen Gazteluan. Nahiz eta bere nahia bere amaren ondoan lurperatuta izatea izan, Westminsterren Abadian ehortzi zuten.

Gregen egunkariaren 4.ataleko laburpena


Egilea: Jeff Kinney

Izenburua: Gregen egunkaria 4. Egun zakurrak.

Editoriala: Alberdania.


Greg udako oporrak disfrutatzen ari da baina bere modura. Ez zaio kalera joatea edo igerilekura joatea asko gustatzen. Berak nahiago du etxean argi guztiak itzalita bideo jokoetara jolasten aritzea. Baina bere amak ez duenez Gregen ideia bera, irakurle klub bat egiten du. Lehenengo egunean mutil asko joaten dira baina bigarren egunean ez da inor ere agertzen. Greg bakarrik geratzen da.


Greg eta bere lagunik onena Rowley, bera eta bere aita bazkide diren klub batera joaten dira. Greg eta Rowley irabiakiak eta janaria eskatzen eta eskatzen dute aitaren izenean, pentsatzen dohainik zirela. Egun batean Rowley-ren aita Gregen etxera joaten da oso haserre faktura bat erakusten. Gregen ama ados dago, faktura Rowley eta Gregen artean ordaindu beharko dute. Gregi hau ez zaio guztiz txarto etortzen bere amak esaten diolako faktura ordaindu arte ez direla irakurle klubarekin jarraituko.


Greg eta Rowley nola ordaindu ahal duten Rowleyren aitaren faktura pentsatzen hasten dira eta lorezain agentzia bat montatzea bururatzen zaie. Baina txarto ateratzen zaie eta ia uda osoa egoten dira elkarri hitzik egin gabe.


Greg eta bere familia igerilekura joaten dira amak agindurik eta Gregi oroitzapen oso txarrak etortzen zaizkio burura aldalekutik pasatzean eta berriro oso gizon iletsuak biluzik ikusten dituenean. Baina Greg gauza batez konturatzen da Heather Hills, bere "maitea", igerileku horren soroslea dela. Greg igerilekura gehiago joaten hasten da eta ez da mugitzen Heatherren ondotik. Umeak txarto botatzen badira uretara edo korrika joaten badira Gregek errieta botatzen die Heather harritzeko. Baina egun batean, dena aldatzen da. Ume batek botaka egiten duelako eta Heather Gregi begiratzen geratzen zaio zerbait egiteko asmoz, baina Greg joaten da eta ez da igerilekura bueltatzen.


Abuztuan supermerkatuan dago bere amarekin eta Rowley-ren familiarekin topatzen da. Rowley-ren ama proposatzen dio beraiekin joatea hondartzan daukaten etxe batera aste bete. Gregek baietz esaten du baina bere amak behartzen duelako. Iristean Gregek ez du ikusten ez telebistarik ez ordenagailurik ez inoako makina motarik bakarrik liburuak zeuden eta pentsatzen hasita zegoen bere amahorrekin zerikusirik zeukala. Bakarrik joaten dira hondartzara egun batean eta ez du oso ondo Greg "Garun Zurrunbiloan" motatzen delako eta asko mareatzen delako.Ondo jartzen denean Rowley-ren aitak 5 dolar ematen die eta dibertitzen dira paseo baten azpitik jartzen direlako billete hutsune batzuetatik sartzen eta jendea hartzera doanean billetea kentzen, baina neskatxo bat hartzen die eta gero eskatzen diotenean neskatilari ez die sinisten eta bere 5 dolarrak galtzen dituzte.


Greg etxera espero baino lehenago itzultzen da etxera tontakeria bategatik. Egunak pasatzen dira eta konturatzen da bere ama album bat egiten ari dela hori esan nahi zuen uda amaitzeko zegoela eta albuna ikustean irakurtzen du "inoizko udarik onena". Greg pentsatzen du argazkiak egiten ari dena gertaeren bertsio desberdina ematen du.


REM FASEA

BEGI-MUGIMENDU LASTERRA

Begi-mugimendu lasterraren terminoa (REM ingeleraz) loaren fase bat da. Fase honetan begiak oso azkar mugitzen dira eta neuronen jarduera, esnatuta gauden antzekoa da, horrexegatik lo paradojikoa esaten diogu (sommeil paradoxal frantsesez)
Etapa honetan lo arinena agertzen da; REM fasean esnatzen diren pertsonak alertan eta deskantsatuta sentitzen dira.
REM fasean bihotz-maiztasuna eta arnas-maiztasuna irregularrak dira, egunekoen antzekoak, eta gorputzeko tenperatura ez dago ondo erregulatuta. REM loa ugaztunetan eta hegaztietan gertatu ahal da.Ugaztunetan oso ohikoa da.

Gau batean pertsona bat lau edo bost REM fase dauzka, oso laburrak gauaren hasieran eta luzeagoak gauaren amaieran.

Normala da pertsona bat denbora oso labur batez (segundo batzuz) esnatzea REM fase baten amaieran.

Fisiologikoki enbor burmuinean dauden zelula batzuk (REM faseare zelulak deiturikoak) REM fasea sortzen dutela pentsatzen da.