miércoles, 5 de junio de 2013

ASTEBURUETAN ESKOLA IREKITZEAREN ALDE


ASTEBURUETAN ESKOLA IREKITZEAREN ALDE
Nire ustez eskola asteburuetan irekita egotea ona izango zen.
Hauek dira nire argudioak gai honen alde egoteko:

1.Lan bat egin behar baduzu laguntza eskatu ahal diozu norbaiti eta gauzak ziur aski hobeto aterako zitzaizkigun.
2.Notak hobetuko ziren
3. Gainera asteburuetan Udal liburutegia itxita dago eta arazoak badauzkagu etxeko lanekin eta Internet ez badizkigu behar ditugun erantzunak, eskolan dudak argitu ahalko genituzke.
5. Ez zen beharrezkoa joatea, hau da, joan nahi baduzu joaten zara eta ez bazara joaten ez da ezer gertatzen.

Arazo txiki bat dago ziur aski irakasleak ez ziren eskolara etorriko asteburuetan eta ezin zaie behartu. Baina agian pertsonak kontratatu ahalko ziren ikasleei laguntzeko.
Nik ahal banu asteburuetan eskolak irekiko nituzke, nire ustez oso onuragarria izango zelako.

Zaborra

ZABORRA
Zaborra kaletan botatzea ez zait ondo iruditzen, horrela gure planeta kutsatzen gaudelako. Institutuan neurri ekologiakoak hartu ahal genituzke gauza hauek egiten:

1. Zakarrontzi bereziak ipintzen.
2. Zaborra botatzen duenari parteak ipintzen jendea birziklatzeko.
3. Papera birziklatzen eta orria amaitzen duzunean paperontzia botatzen
4. Ekologiari buruz klaseak ematen eta txangoak egiten jendea kontzientziatzeko eta ez birziklatzearen arriskuak ikusteko.

Neurri hauek hartzen Barandiaran ikastetxea berdea dela esan ahalko genuke. Baina hau lortzea oso gauza zaila iruditzen zait. Gauza gero eta okerrago doa eta horrela jarraitzen badugu ez dakit ze gertatuko den gure planetarekin. Ez dakit nola diren gauzak beste herrialdeetan baina leku guztietan berdin gaudela uste dut. Eta gauza horrela jarraituko delakoan nago.

miércoles, 29 de mayo de 2013

Georges Jean Méliès

Georges Jean Méliès   
             


Bere izen osoa Marie Georges Jean Méliès zen.
1861ko Abenduraren 8an jaio zen Parisen (Frantzian) eta 1937ko Urtarrilaren 21ean hil egin zen 76 urte zituela.

Haurra zenean Parisen bizi zen baina heldua egitean Londresera joan zen. Gero Parisera bueltatu zen eta Europako lehen zinema eraiki zuen Robert Houdin deitua.

Institut national des études territorial-esen ikasi zuen.

Georgesen zaletasuna magia zen eta bere emaztearekin aktuatzen zuen. 20 urtetan 500 film baino gehiago egin zituen. Noski gai nagusi magia zen. 1896an Parisen Europako lehen zinema ireki zuen, Robert Houdin zinema deitua.

miércoles, 1 de mayo de 2013

Iritzi artikulua. Internet irakaslerik onena?

IRITZI ARTIKULUA:

INTERNET IRAKASLERIK ONENA?

Nire ustez Internetek gauza asko irakasten dizkizu eta etxeko lanekin arazoak dituzunean Internet lagundu ahal dizu. Eta nire ustez, erosoagoa da irakasle bat etxean edukitzea baino.

Baina nik pentsatzen dut irakasleak baino irakasle hoberik ez dagoela. Beraiek ikasle guztiak kontrolatzen dituztelako eta Internet irakaslea balitz ikasleak ikasiko genuke nahi genuenean eta ziur aski %95.ek ez genuke ezer ikasiko eta pasatuko genuke denbora jolasetan eta denbora galtzen. Irakasleak eta eskolak ere onak dir,. Jolasten ez dugulako lanik aurkituko. Hau behintzat nire iritzia da zuek desberdin pentsatu ahal duzue noski.

Maria Tudor

MARIA TUDOR

-Bere haurtzaroa
-Bere familia
-Bere ezkontza urteak
-Haurduntza
-Bere gobernua
-Bere heriotza

BERE HAURTZAROA

Maria I. Ingalaterrakoa, Maria Tudor gisa ezaguna otsailaren 18an jaio zen Placentia gazteluan, Greenwichen, (Londres, 1516).
Maria laugarren dinastia Tudorra zen. Bere neba-ahizpen artean bizirik iraun zuen bakarra zen Henrike VIII. eta bere lehenengo emaztea, Katalina Aragoikoaren alaba zen. Neska gaixotia izan zen ikusmen arazoekin eta buruko minekin. Nahiz eta neska gaixotia izan, gauza askotarako oso goiztiarra izan zen. Oso heziketa ona izan zuen, bere amari esker Juan Luis Vives kontratatu zutelako Mariaren hezkuntzaz arduratzeko. Henrikek bere alaba Maria asko maite zuen baina seme mutil baten falta sumatzen zuen.

FAMILIA
Bere aita Henrike VIII. zen eta bere ama Catalina Aragoikoa. Catalina Isabel Gaztelakoa eta Fernando Aragoikoaren alaba zen. Horrek esan nahi du Maria Tudorren aiton-amonak Errege Katolikoak zirela.



BERE EZKONTZA URTEAK
37 urte zituenean bere ardura osoa jarri zuen senar bat bilatzean eta seme bat izatean, Isabel protestantea ez igotzeko tronura. Maria uko egin zion Eduardo Courtenay, Devonen dukeari. Garai hartan Felipe Espainiako printzearekin ezkondu nahi izan zuen. Felipe printzearekin geroago Felipe II. izango zenarekin, Carlos V. enperadorearen semearekin. Esaten da Maria, Felipe ikusi zuenetik Tizianoren irudi batean berarekin maitemindu zela. Lord Canciller Gardiner
eta Orokorren Ganbara aholkatzen zioten Mariari ingeles batekin ezkontzea herrialdea Espainiaren menpean egotearen beldurrez. Mariak ez zien kasurik egin eta azkenean Feliperekin ezkondu zen Winchesterren katedralean, Felipek 27 urte zituenean eta Mariak 37.

HAURDUNTZA
1554an Maria haurdun gelditu zen. Bakarrik izan zuen alaba bat Elizabeth. Nahiz saiatu eta saiatu, ez zen berriro haurdun geratu.

BERE GOBERNUA

Edward V. tuberkulosiagatik hil zen 1553. Edward-ek ez zuen nahi Henri VIII. ezta Maria tronura igotzea erlijio desberdina zeukatelako. Uztailaren 10a, 1553 Lady Jane Grey Ingalaterrako erregina bihurtu zen. Baina bere euskarriak laster ahuldu ziren eta bederatzi egun geroago tronutik egotzi zuten , Maria erregina bihurtzen. Gardiner erregina formala eta ofiziala izendatu zuen urriaren 1ean. 1553an.


BERE HERIOTZA
Maria ez zuen semerik izan, bakarrik izan zuen alaba bat Elizabeth. 1558. urteko azaroan 17an hil zen, St.Jamesen Gazteluan. Nahiz eta bere nahia bere amaren ondoan lurperatuta izatea izan, Westminsterren Abadian ehortzi zuten.

Gregen egunkariaren 4.ataleko laburpena


Egilea: Jeff Kinney

Izenburua: Gregen egunkaria 4. Egun zakurrak.

Editoriala: Alberdania.


Greg udako oporrak disfrutatzen ari da baina bere modura. Ez zaio kalera joatea edo igerilekura joatea asko gustatzen. Berak nahiago du etxean argi guztiak itzalita bideo jokoetara jolasten aritzea. Baina bere amak ez duenez Gregen ideia bera, irakurle klub bat egiten du. Lehenengo egunean mutil asko joaten dira baina bigarren egunean ez da inor ere agertzen. Greg bakarrik geratzen da.


Greg eta bere lagunik onena Rowley, bera eta bere aita bazkide diren klub batera joaten dira. Greg eta Rowley irabiakiak eta janaria eskatzen eta eskatzen dute aitaren izenean, pentsatzen dohainik zirela. Egun batean Rowley-ren aita Gregen etxera joaten da oso haserre faktura bat erakusten. Gregen ama ados dago, faktura Rowley eta Gregen artean ordaindu beharko dute. Gregi hau ez zaio guztiz txarto etortzen bere amak esaten diolako faktura ordaindu arte ez direla irakurle klubarekin jarraituko.


Greg eta Rowley nola ordaindu ahal duten Rowleyren aitaren faktura pentsatzen hasten dira eta lorezain agentzia bat montatzea bururatzen zaie. Baina txarto ateratzen zaie eta ia uda osoa egoten dira elkarri hitzik egin gabe.


Greg eta bere familia igerilekura joaten dira amak agindurik eta Gregi oroitzapen oso txarrak etortzen zaizkio burura aldalekutik pasatzean eta berriro oso gizon iletsuak biluzik ikusten dituenean. Baina Greg gauza batez konturatzen da Heather Hills, bere "maitea", igerileku horren soroslea dela. Greg igerilekura gehiago joaten hasten da eta ez da mugitzen Heatherren ondotik. Umeak txarto botatzen badira uretara edo korrika joaten badira Gregek errieta botatzen die Heather harritzeko. Baina egun batean, dena aldatzen da. Ume batek botaka egiten duelako eta Heather Gregi begiratzen geratzen zaio zerbait egiteko asmoz, baina Greg joaten da eta ez da igerilekura bueltatzen.


Abuztuan supermerkatuan dago bere amarekin eta Rowley-ren familiarekin topatzen da. Rowley-ren ama proposatzen dio beraiekin joatea hondartzan daukaten etxe batera aste bete. Gregek baietz esaten du baina bere amak behartzen duelako. Iristean Gregek ez du ikusten ez telebistarik ez ordenagailurik ez inoako makina motarik bakarrik liburuak zeuden eta pentsatzen hasita zegoen bere amahorrekin zerikusirik zeukala. Bakarrik joaten dira hondartzara egun batean eta ez du oso ondo Greg "Garun Zurrunbiloan" motatzen delako eta asko mareatzen delako.Ondo jartzen denean Rowley-ren aitak 5 dolar ematen die eta dibertitzen dira paseo baten azpitik jartzen direlako billete hutsune batzuetatik sartzen eta jendea hartzera doanean billetea kentzen, baina neskatxo bat hartzen die eta gero eskatzen diotenean neskatilari ez die sinisten eta bere 5 dolarrak galtzen dituzte.


Greg etxera espero baino lehenago itzultzen da etxera tontakeria bategatik. Egunak pasatzen dira eta konturatzen da bere ama album bat egiten ari dela hori esan nahi zuen uda amaitzeko zegoela eta albuna ikustean irakurtzen du "inoizko udarik onena". Greg pentsatzen du argazkiak egiten ari dena gertaeren bertsio desberdina ematen du.


REM FASEA

BEGI-MUGIMENDU LASTERRA

Begi-mugimendu lasterraren terminoa (REM ingeleraz) loaren fase bat da. Fase honetan begiak oso azkar mugitzen dira eta neuronen jarduera, esnatuta gauden antzekoa da, horrexegatik lo paradojikoa esaten diogu (sommeil paradoxal frantsesez)
Etapa honetan lo arinena agertzen da; REM fasean esnatzen diren pertsonak alertan eta deskantsatuta sentitzen dira.
REM fasean bihotz-maiztasuna eta arnas-maiztasuna irregularrak dira, egunekoen antzekoak, eta gorputzeko tenperatura ez dago ondo erregulatuta. REM loa ugaztunetan eta hegaztietan gertatu ahal da.Ugaztunetan oso ohikoa da.

Gau batean pertsona bat lau edo bost REM fase dauzka, oso laburrak gauaren hasieran eta luzeagoak gauaren amaieran.

Normala da pertsona bat denbora oso labur batez (segundo batzuz) esnatzea REM fase baten amaieran.

Fisiologikoki enbor burmuinean dauden zelula batzuk (REM faseare zelulak deiturikoak) REM fasea sortzen dutela pentsatzen da.

lunes, 15 de abril de 2013

Antton Irustaren bisita


09/04/13 BITAKORA
Gaur Antton Irusta etorri da gure institutura. Gure klasea eta 1D2ko klasea elkartu dituztenean saioa hasi da. Antton Irusta oso gauza dibertigarriak zeuzkan prestatuta. Lehengo denok abesti bat abestu dugu. Geroago antzerki bat egin du nire klaseko hiru pertsonekin eta beste klaseko pertsona batekin. Azkenik karta trukuak egin ditu baina  trukua txarto ateratzeko Antton ez zuenean begiratzen kartak aldatu dituzte.

lunes, 25 de febrero de 2013

Ikastetxe publiko batean ezin internet erabili

Ikastetxe publiko batean ezin internet erabili


Gaur, 9:00ak aldera, euskara irakasleak ordenagailuak erabiltzeko esan digu. Atera ditugu gure Toshiba gorriak, piztu ditugu, Ubuntu aukeratu dugu, erabiltzailea ikaslea, pasahitza, Juniper suhesia igaro dugu, visita-visita... Eta interneten sartzerakoan ezin.

Gorkak, irakasleak, esan digu iaz hori askotan gertatzen zela gure institutuan. Gu DBH1 ikasleak garenez, ez dakigu hori, baina sinestu beharko...
Geroago itzali ditugu eta Internet hobeto joaten zela iruditzen zigun baina ez oso azkar. Amorrua ematen digu enpresa pribatu batean ordenagailuak txarto funtzionatzen badute dirua eskatu ahal zaie. Baina ez ditugu bakarrik arazoak Internetekin izan, egon gara kurtso osoan kargatzen ditugun armairuekin arazoekin eta hori noski amorru pixka ematen du gure irakaslea kexak jarri arren ez dutelako ezer egiten. Orain behintzat ordenagailuak hobeto kargatzen dira, baina ez dago eskubiderik kurtso erdian txarto kargatzen ari izan direlako.

miércoles, 6 de febrero de 2013

Niri gustatuko litzaidake berria

BARANDIARAN 1BKO IKASLEAK PORT ABENTURAN
Kaixo, dakizuenez duela bi aste 1B.ko ikasleak Euskadiko dantza txapelketa irabazi zuten. Lehen saria aste oso bat Port Abenturan zen. Ikasleak irakasleak botatu zituzten ikusteko nork  joaten zen beraiekin. Maioria Alfonso Etxebarriarentzat izan  zen. Atzo ikasleak eta Alfonso Port Abenturara joan ziren pentsatzen zenbat gauzatan muntatuko ziren. Irakasleek diotenez  aste guztia lan egin gabe egotea ez da ona, horretxegatik Alfonso 3 orduko klaseak ematera konprometitu da baina ezin izango dugu inoiz egia jakin, ikasleak segur aski esango dutelako klasea egin dutela egin ala ez egin harren

lunes, 4 de febrero de 2013

NOLA EGIN BISITA KONTAGAILU BAT

Kaixo ez badakizue kontatzaile bat egiten pasu hauek jarraitzen ikasi ahal duzue:
1.Googlen Contador de visitas para blogger ipintzen duzue.
2.Diseinu mota bat aukeratzen duzue(zuei gehien gustatzen zaizuena).
3.Gero, kontatzailearen balore iniziala jartzen duzue (tranparik egin gabe).
4.Zure blogaren izena jartzen duzu eta automatikoki blogger kontuan sartzen zara.
Eta dagoeneko badaukazu kokatuta zure bisiten kontatzailea.
Nire blogean, hortxe eskuinean ikusten duzue bat.

martes, 22 de enero de 2013

UTHER PENDRAGON

UTHER PENDRAGON

Errege mitiko bat zen Britania aurre-erromanikoan. Arturo erregearen aita zen. Uther lehen aldiz aipatu zen antzinako Galeseko poemetan. Utherren biografia Geoffrey of Monmouth (Britainiar erregeen historia) liburuan idatzita dago. Errege boteretsu eta herriaren defendatzaile bat bezala irudikatu zuten. Uthr Galeseko Antzineko hizkuntzan "beldurgarria" esan nahi zuen. Horrexegatik Arturori deitzen zitzaion Arturo Utherren semea Arturo beldurgarria baino. Historia Regum britannien Uther Constantino IIIren semea eta Aurelio Ambrosioren anaia zen. Morganaren babeslea zen. Morgana sorgin bat eta Merlinen ikaslea izan zen. Pertsona batzuk esaten dute Morgana Utherrekin eskontzea lortu zuen seme errege bat izateko eta gero Uther hil zuela bere semea errege izateko.


PENDRAGON ABIZENA

Utherren abizena forma literalean dragoi burua edo dragoia burura esan nahi du. Hau zentzu figuratuan agian gerlaria buruzagian esan nahi du. Istorio zaharretan Utherri ,Pendragon deitzen zaio dragoi itxura zuen kometa baten lekuko izan zelako, eta esaten da hori animatu zuela dragoiak bere banderetan erabiltzeko. 


Isabel I. Gaztelakoa

Isabel Gaztelazkoa

-Bere haurtzaroa
-Bere erlazioa Fernando Aragoikoarekin
-Bere gobernua
-Bere heriotza

BERE HAURTZAROA

Juan II. Gaztelakoa eta bere bigarren emaztea Isabel Portugalekoaren alaba zen. Madrigaleko Dorre Altuetan, Avilan, jaio zen 1451eko apirileko 22an, Ostegun Santuan. Bi urte geroago bere neba Alfonso jaio zen Tordesillasen. 1454. urtean Juan II. hil zen eta bere semea Enrique IV. errege bihurtu zen. Bere aita hil zenean Isabel eta Alfonso bere amarekin joan ziren Arevalora bizitzera. Han bere amaren eromenaren lekuko izan ziren. Urte horiek oso zailak izan ziren Enriquek askotan jotzen zuelako bere aitaren testamentuaren kontra.

1461. urtean Alfonso eta Isabel lekualdatu zituzten, Segoviara Juana Gaztelakoaren alabaren jaiotza hurbil zegoelako.
1468. urtean Alfonso hil zen pozoituta agian. Alfonso hil zenean Enriquek Isabeli ematen zion aukera erregina izateko baina berak esaten du ezin duela onartu Enrique bizirik dagoen bitartean.

BERE ERLAZIOA FERNANDO ARAGOIKOAREKIN. BERE GOBERNUA


Isabelek hiru urte zeuzkanetik konprometitua zegoen Fernandorekin, Juan II. Argoikoaren semearekin. Baina sei urte geroago Enriquek tratua apurtu zuen Carlos Bianakoarekin konprometitzeko. Azkenean, konpromisoa ez zen gauzatu Juan II. Aragoikoak behin eta berriro horrela eskatu zuelako. Geroago, Alfonso V. Portugalekoarekin ezkontzeko bidean egon zen Isabelek ez zuen onartu 20 urteko aldea zegoelako bien artean. Geroago, Anaiak Isabel Pedro Giron-ekin konprometitu zuen baina senargaia Isabel ikustera joan zenean gizona hil zen kausa naturalegatik.

Azkenik, 1469an Fernando Aragoiko printzearekin ezkondu zen, bere lehengusu bigarrenetako bat. Isabel Katolikoaren titulua eman zioten eta Fernandori Errege Katolikoarena. Granadako erreinu nazaria konkistatu zuten 1492. urtean.


BERE GOBERNUA

Enrique hiltzean Isabelek Gaztelako erregina izendatu zuen bere burua. Orduan hasi zen Gaztelako oinordetzarako gerra. Bere ilobaren laguntzari esker Isabel eta Fernando errege izan ziren Portugal amore emate batzuen truke. Isabel nortasun handikoa zen. Bere semeak armada-kanpainara eramaten zituen.

BERE HERIOTZA

Medina del Campoko erret Gazteluan hil zen umetokiko kantzer bategatik. Lehenengo ehorzketa San Frantziskoko monasterioan izan zen, Alhambran, hilobi apal batean Isabelek nahi zuen bezala. Gero bere gorpuzkiak Granadako erret kaperara garraiatu zituzten bere senarra Fernando Katolikoaren ondora. Han daude ehortziak Isabelen alabak Juana I eta bere senarra Felipe Ederra, familiako beste pertsona batzuekin batera.

domingo, 6 de enero de 2013

Erroma

ERROMA
-Erroma gaur egun
-Historia
-Monumentuak

GAUR EGUN

Erroma italiaren hiriburua da.2.783.300 biztanle ditu. Bere istoria hiru milenio abarkatzen ditu,gizartearen lehenengoko metropolis bat izan zen. Erroma erlijio katolikoaren bihotza da eta bere barruan estatu bat duen bakarra da Batikano hiria.


HISTORIA

Historian erroma oso inportantea izan da. Erroma, Romulo eta Remos sortu zuten 753 C.a apirilaren 21an. III. eta II. C.a erromatarrak Mediterraneoa eta Orientea konkistatu zuten,hiru buda punikoak Cartago hiriaren kontra eta hiru buda mazedonikoak mazedoniako erreinuaren kontra .Lehengo erromatar hiriburuak: Sicilla, Cerdeña, Hispania, Macedonia,Grezia(Acaia) eta Afrika izan ziren. erroma 244 urteko gobernu monarkiko bat izan zuen.Tradizioa esaten du 7 errege egon zirela bat erromaren sortzailetako bat izan zen. III C.a mendearen bukaeran Serberoen dinastia amaitzean krisia hasi zen anarkia militarrez beteritako erroma uzten. Reforma Luteranaren ostean eta erromaren lapurketa Carlos Vren partez lekua izan zuen Trentoren koinzilioa Erroma estatu Pontifizioaren hiriburuan Konfirmatzen.


ERROMAKO MONUMENTUAK

Erroma oso famatua da bere monumentuengatik.
Hauek dira famatuenak :
La fotanna de Trevi:
 Munduko iturririk handiena da. Neptuno hipokampoak bezatzen agertzen da harriz eginda.
Koliseoa:
Erromaren erdian eraiki zen Erromar Inperioan. Arearen alboan zeudenak enperadorea eta senadoreak ziren. Koliseoan gladiadorren borrokak egiten ziren eta galtzen zuena hil egiten zuen Enperadorea kontrako esaten ez ba zuen.
Panteoia:
 Jainko erromatar guztientzako tenplu bat da. VIIan cristau eliza bezala erabiltzen hasi zen. Bere estruktura Errenazimienduan eraiki ziren Panteoi guztien eredutzat hartu zen.
Bestalen etxea:
erderaz "casa de las vestales",birjinia bestalen Erroman etxea zen.
Hau fontanna de Trevi da.