lunes, 11 de mayo de 2015

Sara izeneko gizona IRITZIA

Bernardo ATXAGA -  Sara izeneko gizona. Pamiela. 1998.

Oharra: Testu honek LIBURUAren SPOILERRAK IZAN AHAL DITU.

Liburu hau ez zait batere gustatu.

Pertsonaiei sakontasuna falta izan zaie, ni liburu asko irakurtzen ditut eta guztietan pertsonaiak pertsona errealak bezala sentitzen ditut baina liburu honekin ez zait hori gertatu. Pertsonaiak liburuko pertsonaia batzuk bezala ikusi ditut, besterik ez. Martin oso pertsonaia lineala da eta ez du inolako hazkunderik izan, liburua bukatu denean Martin, liburuaren hasieran bezala dago.

Beste aldetik, Aranbururen kontua dago. Aranburu, Martinen laguna izan zen gizona. Martinek hori egiten badio bere lagunei ez dakit zer egingo die bere etsaiei. Martin herrira iristen den momentuan Aranburu traidore bat dela pentsatzen du eta azkenean arrazoia daukala erakusten da. Hori liburutik gustatu zaidan gutxiena da. OSO aurreikustekoa da. Bernardok Martin oso azkarra zela erakutsi nahi zuen? Martinek ezin duela akatsik egin? Aranburu traidore bat dela susmatzea herrian oin bat ipini  bezain pronto, ez da batere sinesgarria.

Egia esanda Martin gorroto dudan pertsonai bat da, balore onen prototipo ziztrin bat bezala ikusi dut.

Pertsonaien arazoa argi uzteko Bordelaisen hilketa adibiderik onena da. Normalean liburuak irakurtzen ditudanean eta pertsonaia bat hiltzen dutenean triste, pozik, haserre, frustratuta eta hainbat emozio sentitzen ditut baina hilketa honekin ez nuen EZER sentitu. Momentu horretan katu batek arrain bat jaten zegoela jakiteak sentimendu handiagoa sortu izango lidake.

Lekuen deskribapena ez zegoen hain txarto baina pixka hobeto deskribatu ahal zituen. Irakurtzen ari nintzenean leku batzuen deskribapen sakona falta izan da. Logela bat handia dela esanda ez dakit nolakoa den logelaren kolorea, bertan dauden altzairuak eta abar.

Istorioari azpi-tramak eta errealismo gehiago falta izan zaio. Istorio guztian zehar inportatzen duen bakarra Martin Aranburu ustekabean harrapatzea zen eta istorioaren dinamika ez da hortik atera. Gran Viako kondearen kontua ez zegoen hain txarto, ziur aski liburuan gehien gustatu zaidana Margerette izan da, kondearen ezkongaia. Pertsonaia hori Martin baino askoz ausartagoa da, emakume bat izan arren bere etsaien kanpamenduan sartzen ausartzen delako bere senargaia askatzeko asmoarekin.

Bernardo Atxaga euskal literaturako gizonik inportanteenetako denez liburu honetan itxaropenak neuzkan, baxuak baina batzuk. Eta irakurri dudan libururik txarrenetako bat izan da. Atera dudan ondorioa beste hizkuntza batzuetatik euskaratutako liburuak irakurtzen jarraituko dudala. Agian euskaldunak oso onak gara sukaldaritzan baina idazle bezala…


(Hau nire iritzia da, zuek liburu honetaz edo euskal literaturaz beste iritzi bat izan ahal duzue. Nik zuen iritzia errespetatzen dut, horretxegatik espero dut zuek nire errespetatzea.)