lunes, 9 de mayo de 2016

Doktorego tesia

Doktorego tesia


Doktorego tesi bat ikasle batek ikerketa bati buruzko egindako ikerlan idatzia da. Unibertsitateetan, doktore tesia argitaratzeak, “Doktore” gradura atzitzea ahalmentzen du. Horretarako ikasleak graduatuta dagoen ikasleak bere tesia unibertsitatean lanpostu egonkorra daukaten irakasleen aurrean defendatu beharko du.


Definizioa

Umberto Ecoren definizioaren arabera, “lan mekanografiatua da, 100 eta 400 orrialdeetako bataz besteko luzaerakoa, non ikaslea doktoratu nahi den ikasketei buruzko arazo bati erreferentzia egiten dio. Ikasleak azaldu beharko du bere ikasketa doktoretza gaiarekin zerikusia daukana. ” Hala ere, exijitzen den luzera zerikusi handia dauka izena ematen duen ikasketen ezaguera alorrarekin eta garatzen duen herrialdearekin. Honela, adibidez, ikasketa zientifikoen kasuan luzera askoz txikiagoa izan ohi da Humanitateetan baino, eta anglosaxoi herrialdeetan, orokorrean, gutxiago herrialde latinoetan baino. Denbora estimatua tesi bat erredaktatzeko ere aldatzen da, orokorrean 3 eta 5 urteen artekoa izaten da, gaia eta herrialdearen arabera.




Prozedura

Doktorego tesi bat sortzeko hauek dira jarraitu behar diren urratsak:

*Tutore edo zuzentzaile baten hautaketa: Doktorego tesi batek, gutxienez, zuzendari bat izan behar du, Doktorea izan behar duena. Tutorearen hautaketaren irizpideak, hurbiltasunari eta lan harremanei, inbestigaziorako gaiari lotuta egoten dira.


*Gaiaren hautaketaHau ikerketa luze bat egiteko zabala izan behar da baina ez bideraezina egiteraino; ikasi ez diren alderdiak eskaini behar ditu inbestigazioa originala izateko; eta zientziaren arloan gai nabarmen bat izan behar du.
*Lan plangitza ezartzea: Doktorego tesia denbora luzeko lan bat denez, beharrezkoa da epe luzerako plangintza bat egitea, inbestigazioaren ataza guztiak egiteko epeak adierazten
*Dokumentazio lan sakona: Lehenengo urratsetako bat “artearen egoera”, hau da, gaiarekin zerikusia daukaten aurrekariak inbestigatzea da. Ahal den neurrian, guztiz eguneratua egon behar du, honetarako, datu bibliografikoen datu-baseak bezalako baliabideak erabili ohi dira.
*Datuen bilketa eta artxibaketa: Inbestigazio baten hasierako urratsa (humanistikoa izan nahiz zientifikoa izan) datuen bilketan eta antolaketan datza. Bi kasuetan erabilgarritasun handikoak dira fitxa bibliografikoak, non aurkitzen diren kontsultatu nahi diren liburuen informazio garrantzitsuenak.
*Atal esperimentala: Inbestigazio zientifikoetan, askotan esperimentuak egin behar dira hipotesia egokia dela egiaztatzeko eta frogatzeko.
*Datuen analisia: Beharrezko datuen bilketa eta gero, datu bibliografikoak zein esperimentalak, ikertzaileak antolatu eta aztertu beharko ditu ondorioak ateratzeko (ikerketaren ondorioak izango zirenak)

Hori guztia egin eta gero, ikerlariak bere tesia idatzi eta defendatu egin beharko du.

  • Idazlana: Hasieran tesi osoaren laburpen bat egon behar du. Gaur egun ia ezin bestekoa da laburpena ingeleses ere egotea. Gomendagarria da amaierako txostenaren idazlanaren prozesua beste urratsen aldiberekoa izatea, kasu batzuetan atal gehienak inbestigazioaren amaieran laburbilduta egon ohi dira, non datuak batu eta aztertu dira. Idazlana eskatutako hedaduraren araberakoa izango da, baina beti gorde behar du testu zientifikoen estilo zuzena eta objektiboa.
  • Defentsa publikoa: Doktorego tesia idazten amaitu eta gero, testua gordailuetan sartzen da eta behar diren urrats burokratikoak jarraitzen dira. Idatzitakoa zenbait doktoreei helarazten zaie. Doktoratua defentsa publikoko akto batean azaldu beharko ditu bera tesiaren nondik norakoak. Doktore batzuek galderak egingo dizkiete eta agian auzitan jarriko dituzte doktore gaiaren proposamenak. Tesiaren proposamen nagusiek gainditu beharko dute doktoreen galdetegia. Aditu talde batek epaimahai bat osatzen du lana ebaluatzeko eta kritikatzeko; doktorandoa bere proiektuaren baliotasuna eta metodoa defendatu behar du, hau egin eta gero tesia bere kalifikazioa jasoko du, positiboa bada, doktorandoa Doktore bilakatuko da.


Oso ohikoa da doktorego tesiak bere bidea jarraitzea defentsa eta gero prestatzen argitaratzeko, bilakatzen monografia zientifiko batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario