viernes, 13 de noviembre de 2015

Segurtasuna sarean, Hausnarketa


Dokumentala pixka beldurgarria da, sareak oso arriskutsuak izan daitezke.
Interneten sorrera baino lehen, pertsonak ez geneukan hainbeste informazio digitalizatua, zure lagunak zure helbidea zekiten pertsona bakarrak ziren, orain, zure helbidea mundu guztia jakin ahal du. Urrats faltsu bat sareetan zure amaiera izan ahal da.


Sareak erabiltzeko arriskuen jakitun izan behar zara, ezin duzu zure informazio guztia leku publiko batean jarri arazo handiak izan ahal dituzulako. Adibide on bat mutil bati gertatu zitzaiona da, pakete bat igo zuen sareetara, paketean bere helbidea zegoen. Gero oporretan zegoela argitaratu zuen. Bere kontua ikusten lapur batzuk paketearen helbidera joan ziren eta familia oporretan zegoenez dena lapurtu zieten eta ezin izan zuten ezertxo ere egin.


Sareak erabiltzen dituzten gehienak nerabeak dira, erraz engainatua ahal zaie eta problema handitan sartu ahal dira pertsona desegokiekin harremanetan egoten. Helduak ere erabiltzen dituzte, eta ziur aski ere engainatzen dituzte baina ez hain beste maiztasunarekin, nerabeak fidakorragoak direnez arrisku gehiago daukate baina heldu
fidakor bat arrisku bera dauka. Pertsona heldu bati txartelaren zenbakia lapurtu ahal diote edo beraien identitatea ordezkatu. Azkenean berdin dio pertsonaren adina, guztiak arriskuan gaude sareetan.


Beste kontu arriskutsu bat pedofiloak dira. Haien profilean nerabeen argazkiak ipintzen dituzte eta neskak engainatzen dituzte haiekin geratzeko edo argazkiak bidaltzeko eta gero xantaia egiten diete argazki gehiago bidaltzeko, bestela haien argazkiak publikatuko dituzten mehatxuarekin.


Gure aiten garaian ez zeuden problema hauek, baina internet bizitza erraztu digula ukaezina da.


Sare sozialen gauza guztiak ez dira txarrak, munduko gauza guztiak bezala gauza onak eta txarrak ditu. Gehienak onak dira baina txarrak direnak hain txarrak direnez gehiago direla ematen du.


Sareei esker zure lagunekin harremanetan egon ahal zara munduko parte guztietatik eta pertsona berri asko aurkitu ahal dituzu. Gertatzen dena da, agian lagun onak edo pertsona faltsu bat izan daitekeela zutaz zerbait nahi duena.

Sare sozialak ez dira txarrak buruarekin erabiltzen badituzu. Pertsonei ez zaie inporta non bizi zaren edo zein da zure mugikor zenbakia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario