viernes, 13 de noviembre de 2015

Graffitiak

Graffitiak
Nire ustez graffitiak artetzat hartu beharko lirateke, baina ez guztiak.


Graffiti batzuk, San Frantzisko-ko auzo-latindarrean daudenak adibidez, museo askotan dauden margolanak baino askoz politagoak dira. Horma guztiak graffitiez estalita daude eta berriak egiteko Udalari baimena eskatu behar diozu. Graffiti horiek artea dira.
Beste aldetik, tontakeriekin edo beraien izenekin eraikinak zikintzen dituzten bandalikoen graffitiak, ezin dira artetzat hartu.


Guztiz librea izango bazen, hiriko horma guztiak graffitiez estalita egongo lirateke eta hori oso polita geratu ahal da, edo oso itsusia. Hoberena kale bat librea uztea izango zen han graffitilariek espresatzeko eta apaintzeko.


Udalek oso itsusi geratzen diren graffitiak ezabatu beharko lituzkete baina politak geratzen direnak ez, grafitti polit bat lekuei pertsonalitatea ematen dizkiote. Baina noski, graffitilaria graffiti hori egiteko baimena eskatu izan behar du, bestela bandalismoa egiten ari da.


Iruñeko graffitilariak haserretuta daude Udalak ezabatu dituzten graffitietan haien denbora eta esfortzua ipini zutelako eta ez dutelako bidezkoa ikusten haien lana hormetatik kentzea.
Beste aldetik Udalaren posizioa ulertzekoa da. Graffitiak polemika sortzen badute egin ahal duten bakarra guztiak kentzea da, ez zelako bidezkoa izango graffiti batzuk ezabatzea eta beste batzuk uztea. Graffitiak horma pribatuetan badaude, hormaren jabea garffiti ohiek desagertzea nahi badute, haien nahiak errespetatu behar dira. Nire ez ninteke graziarik egingo nire etxeko hormetan norbait zerbait marraztea nire baimenik gabe.
San Frantziskoko graffitietako bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario