miércoles, 1 de mayo de 2013

REM FASEA

BEGI-MUGIMENDU LASTERRA

Begi-mugimendu lasterraren terminoa (REM ingeleraz) loaren fase bat da. Fase honetan begiak oso azkar mugitzen dira eta neuronen jarduera, esnatuta gauden antzekoa da, horrexegatik lo paradojikoa esaten diogu (sommeil paradoxal frantsesez)
Etapa honetan lo arinena agertzen da; REM fasean esnatzen diren pertsonak alertan eta deskantsatuta sentitzen dira.
REM fasean bihotz-maiztasuna eta arnas-maiztasuna irregularrak dira, egunekoen antzekoak, eta gorputzeko tenperatura ez dago ondo erregulatuta. REM loa ugaztunetan eta hegaztietan gertatu ahal da.Ugaztunetan oso ohikoa da.

Gau batean pertsona bat lau edo bost REM fase dauzka, oso laburrak gauaren hasieran eta luzeagoak gauaren amaieran.

Normala da pertsona bat denbora oso labur batez (segundo batzuz) esnatzea REM fase baten amaieran.

Fisiologikoki enbor burmuinean dauden zelula batzuk (REM faseare zelulak deiturikoak) REM fasea sortzen dutela pentsatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario