miércoles, 1 de mayo de 2013

Gregen egunkariaren 4.ataleko laburpena


Egilea: Jeff Kinney

Izenburua: Gregen egunkaria 4. Egun zakurrak.

Editoriala: Alberdania.


Greg udako oporrak disfrutatzen ari da baina bere modura. Ez zaio kalera joatea edo igerilekura joatea asko gustatzen. Berak nahiago du etxean argi guztiak itzalita bideo jokoetara jolasten aritzea. Baina bere amak ez duenez Gregen ideia bera, irakurle klub bat egiten du. Lehenengo egunean mutil asko joaten dira baina bigarren egunean ez da inor ere agertzen. Greg bakarrik geratzen da.


Greg eta bere lagunik onena Rowley, bera eta bere aita bazkide diren klub batera joaten dira. Greg eta Rowley irabiakiak eta janaria eskatzen eta eskatzen dute aitaren izenean, pentsatzen dohainik zirela. Egun batean Rowley-ren aita Gregen etxera joaten da oso haserre faktura bat erakusten. Gregen ama ados dago, faktura Rowley eta Gregen artean ordaindu beharko dute. Gregi hau ez zaio guztiz txarto etortzen bere amak esaten diolako faktura ordaindu arte ez direla irakurle klubarekin jarraituko.


Greg eta Rowley nola ordaindu ahal duten Rowleyren aitaren faktura pentsatzen hasten dira eta lorezain agentzia bat montatzea bururatzen zaie. Baina txarto ateratzen zaie eta ia uda osoa egoten dira elkarri hitzik egin gabe.


Greg eta bere familia igerilekura joaten dira amak agindurik eta Gregi oroitzapen oso txarrak etortzen zaizkio burura aldalekutik pasatzean eta berriro oso gizon iletsuak biluzik ikusten dituenean. Baina Greg gauza batez konturatzen da Heather Hills, bere "maitea", igerileku horren soroslea dela. Greg igerilekura gehiago joaten hasten da eta ez da mugitzen Heatherren ondotik. Umeak txarto botatzen badira uretara edo korrika joaten badira Gregek errieta botatzen die Heather harritzeko. Baina egun batean, dena aldatzen da. Ume batek botaka egiten duelako eta Heather Gregi begiratzen geratzen zaio zerbait egiteko asmoz, baina Greg joaten da eta ez da igerilekura bueltatzen.


Abuztuan supermerkatuan dago bere amarekin eta Rowley-ren familiarekin topatzen da. Rowley-ren ama proposatzen dio beraiekin joatea hondartzan daukaten etxe batera aste bete. Gregek baietz esaten du baina bere amak behartzen duelako. Iristean Gregek ez du ikusten ez telebistarik ez ordenagailurik ez inoako makina motarik bakarrik liburuak zeuden eta pentsatzen hasita zegoen bere amahorrekin zerikusirik zeukala. Bakarrik joaten dira hondartzara egun batean eta ez du oso ondo Greg "Garun Zurrunbiloan" motatzen delako eta asko mareatzen delako.Ondo jartzen denean Rowley-ren aitak 5 dolar ematen die eta dibertitzen dira paseo baten azpitik jartzen direlako billete hutsune batzuetatik sartzen eta jendea hartzera doanean billetea kentzen, baina neskatxo bat hartzen die eta gero eskatzen diotenean neskatilari ez die sinisten eta bere 5 dolarrak galtzen dituzte.


Greg etxera espero baino lehenago itzultzen da etxera tontakeria bategatik. Egunak pasatzen dira eta konturatzen da bere ama album bat egiten ari dela hori esan nahi zuen uda amaitzeko zegoela eta albuna ikustean irakurtzen du "inoizko udarik onena". Greg pentsatzen du argazkiak egiten ari dena gertaeren bertsio desberdina ematen du.


2 comentarios: