martes, 22 de enero de 2013

Isabel I. Gaztelakoa

Isabel Gaztelazkoa

-Bere haurtzaroa
-Bere erlazioa Fernando Aragoikoarekin
-Bere gobernua
-Bere heriotza

BERE HAURTZAROA

Juan II. Gaztelakoa eta bere bigarren emaztea Isabel Portugalekoaren alaba zen. Madrigaleko Dorre Altuetan, Avilan, jaio zen 1451eko apirileko 22an, Ostegun Santuan. Bi urte geroago bere neba Alfonso jaio zen Tordesillasen. 1454. urtean Juan II. hil zen eta bere semea Enrique IV. errege bihurtu zen. Bere aita hil zenean Isabel eta Alfonso bere amarekin joan ziren Arevalora bizitzera. Han bere amaren eromenaren lekuko izan ziren. Urte horiek oso zailak izan ziren Enriquek askotan jotzen zuelako bere aitaren testamentuaren kontra.

1461. urtean Alfonso eta Isabel lekualdatu zituzten, Segoviara Juana Gaztelakoaren alabaren jaiotza hurbil zegoelako.
1468. urtean Alfonso hil zen pozoituta agian. Alfonso hil zenean Enriquek Isabeli ematen zion aukera erregina izateko baina berak esaten du ezin duela onartu Enrique bizirik dagoen bitartean.

BERE ERLAZIOA FERNANDO ARAGOIKOAREKIN. BERE GOBERNUA


Isabelek hiru urte zeuzkanetik konprometitua zegoen Fernandorekin, Juan II. Argoikoaren semearekin. Baina sei urte geroago Enriquek tratua apurtu zuen Carlos Bianakoarekin konprometitzeko. Azkenean, konpromisoa ez zen gauzatu Juan II. Aragoikoak behin eta berriro horrela eskatu zuelako. Geroago, Alfonso V. Portugalekoarekin ezkontzeko bidean egon zen Isabelek ez zuen onartu 20 urteko aldea zegoelako bien artean. Geroago, Anaiak Isabel Pedro Giron-ekin konprometitu zuen baina senargaia Isabel ikustera joan zenean gizona hil zen kausa naturalegatik.

Azkenik, 1469an Fernando Aragoiko printzearekin ezkondu zen, bere lehengusu bigarrenetako bat. Isabel Katolikoaren titulua eman zioten eta Fernandori Errege Katolikoarena. Granadako erreinu nazaria konkistatu zuten 1492. urtean.


BERE GOBERNUA

Enrique hiltzean Isabelek Gaztelako erregina izendatu zuen bere burua. Orduan hasi zen Gaztelako oinordetzarako gerra. Bere ilobaren laguntzari esker Isabel eta Fernando errege izan ziren Portugal amore emate batzuen truke. Isabel nortasun handikoa zen. Bere semeak armada-kanpainara eramaten zituen.

BERE HERIOTZA

Medina del Campoko erret Gazteluan hil zen umetokiko kantzer bategatik. Lehenengo ehorzketa San Frantziskoko monasterioan izan zen, Alhambran, hilobi apal batean Isabelek nahi zuen bezala. Gero bere gorpuzkiak Granadako erret kaperara garraiatu zituzten bere senarra Fernando Katolikoaren ondora. Han daude ehortziak Isabelen alabak Juana I eta bere senarra Felipe Ederra, familiako beste pertsona batzuekin batera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario