martes, 27 de noviembre de 2012





Emakumeak eta gizonak maila berean

Emakumeak orain arte ez direla gizonen maila berean egon. Baina nire galdera da:noiz erabaki zen gizonak emakumeak baino hobeak zirela?
Esaten da matxismoa sortu zela gizartea sendotzen hasi zenean nekazaritzaren bidez. Eta beste batzuk diote matxismoa mito greziarretatik datorrela.

AINTZINEAN
Aintzinean emakumeak zapaltzea normalena zen. Bakarrik bizitzen ziren beraien senargaiei zoriontsu egiteko eta etxeko gauzez arduratzeko. Ez zuten eskubiderik ezta iritzirik. Nire ustez emakumeak esklaboak bezala zeuden. Oraindik badaude lekuak Txinan eta Indian neska jaiotzeagatik hiltzen dituztela. Aintzinean oso gizon inportanteak egon dira baina emakume inportanteak ere bai. Adibidez Cleopatra, Hipatia... eta beste asko. Emakume batek ezin zuen ia ezertan lan egin. Antzinako Grezian neskak txikiak zirenetik hezitzen zituzten emakumeak semeak izateko eta gizonak zoriontsu egiteko. Hamar urte baino gutxiago zituztenean ezkontzen zituzten. Zorionez ideia matxista horiek denborarekin ezabatzen joan ziren.

ERLIJIOETAN
Erlijioak ere izan dira matxistak. Budistak, adibidez, ikusi ahal duzue inoiz emakume bat budista? Egon badaude, baina ez dira buruzagi izaten. Salbatzen den erlijio bakarra katolikoak dira, asko maite dutelako Ama Birgina. Ez dut esaten beste erlijioetan Ama Birginia ez dutela maite baina Katolikoentzat Ama Birginia zeruetako jainkoa zen. Nire ustez erlijio asko bezala kristautasunean, adibidez, bakarrik zen Jesusen ama.

GAUR EGUN
Gaur egun, emakumeak ez daude hain zapalduta. Ez dute bakarrik etxean lan egiten, orain medikuak, irakasleak, abokatuak… eta beste gauza asko izan ahal dira. Tamalez, oraindik matxismo asko geratzen da munduan. Adibidez, lan egiten: badaude enpresak emakumeei gutxiago ordaintzen dietela bakarrik emakumeak izateagatik, nahiz eta lan gehiago egin. Edo beste adibide bat futbola da: ez dakit dakizuen baina gizonak futbolean jolasten direnean diru pilo bat irabazten dute. Eta emakumeak bere kabuz autobusa ere ordaindu behar dute eta ez dute hainbeste diru irabazten, ezta pentsatuta ere.

Baina ez pentsa matxismoa bakarrik dagoela lanean eta kiroletan. Matxismoa ere da tratu txarrak.Telebistan, ia-ia egunero, agertzen dira emakumeak gizonezkoek hilda. Hau ez zait normala iruditzen. Matxismoa ez da ona, hori argi izan behar dugu guztiok.

No hay comentarios:

Publicar un comentario